Nobedadeekin datoz mikologi jardunaldiak

Anboto 2006ko urr. 31a, 20:41

Perretxikoak zelan prestatu erakutsiko dute, aurten lehenengoz, Miru Gain elkarteak eratutako jardunaldi mikologikoetan. Gainera, nobedade legez, Arabako Boilur elkartearen eskutik perretxiko pintxoak be eskainiko dituzte, 1993tik antolatzen duten ohiko perretxiko erakusketaren osagarri.

Perretxikozaleek urteroko hitzordua dute, Otxandion. Bezperan batutako perretxikoekin erakusketa egingo da, domekan, Enparantza Nagusian. Erakusketa 12:00etan zabalduko da eta 15:00ak artean luzatuko da. Horrez gainera, 13:00etan, pintxoak eta ardaoa dastatzeko aukera izango da Arabako Boilur elkartearen eskutik.

Perretxiko bila joateko hitzordua zapatuan 09:30ean jarri dute, plazan; eta Manuel Iradier elkarteko kideen laguntasuna ere izango dute. Perretxikoak zelan sukaldatu ikasteko aukera ere izango da, lehenengoz, Mainondon. Fernando Elkoroiribe izango dute irakasle, zapatuan, 17:30ean hasiko den jardunaldian. Gero, ardaoa dastatzen ikasteko modua ere eskainiko dute jardunaldiotan, Imanol Sarasola enologoaren laguntzarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!