 Norabide berriak finkatu dituzte, eta lanak amaitu arte ez
eze, gero be, modu finkoan mantenduko dituzte. Durangotik Otxandiora
sartzeko, orain arte galazota zegoen noranzkoa hartu behar da;
aurrerago, Ospital kalera sartzeko —Durangorako noranzkoan, herritik
urtetako erabili izan dena—. Bestalde, Indusi ingurua berriztatuta,
noranzko bakarra egokitu da, zabaldutako biribilgunea erabilita,
Ospital kalean sartu eta Gasteizera urtetako.

Ospital kalea —Gasteiztik Durangorako noranzkoa baino ez zeukana— noranzko bietan aste honetantxe jarri dute, behin-behineko egokitze-lanak amaitzean (142.000 euro inguru erabili dira). Hala ere, lanok, guztira, 800.000 euroko inbertsioa behar dute, eta Bizkaiko Aldundiarekin ituna adostu ondoren, neurri handian, horrek egingo dio aurre kostuari: aurten, 85.000 euro jasoko ditu Udalak; 2008an, 360.000; eta 2009an, 350.000 euro.
Urigoiena, Artekale eta Uribarrena kaleetako lanek, bestalde, 18 hile iraungo dute. Ospital noranzko bikoan egokitzea premiazkoa zen lanotarako—irailean hasi ziren—. Hiru kaleok oinezkoentzat jartzeko, Izartu bitartez, 1,1 milioi euroko laguntasuna dauka Udalak.