Garazi Etxebarriak zinegotzi kargua hartu du Mañarian

Anboto 2025ko urt. 14a, 09:53

Garazi Etxebarriak "ilusioz eta lan egiteko gogoz"  hartu du Endika Fernandezek utzitako kargua

Endika Fernandez Amestik zinegotzi kargua utzi zuen azaroko udalbatzarrean. Fernandez 2023ko ekainean sartu zen zinegotzi, eta orain arte Ogasuneko Batzordeburu lanak egin ditu eta Urkiolako Parke Naturaleko organoan ordezkari legez aritu da.

Fernandezen ordez, Garazi Etxebarria Bizkarrak hartuko du kargua. Fernandezek "zorterik onena" opa dio zinegotzi berriari, eta Etxebarriak kargua "ilusioz eta lan egiteko gogoz" hartuko duela adierazi du. Etxebarriak abenduko bilkuran hartuko du kargua, Mañariko Udalak ohar batean zehaztu duenez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!