Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goiz honetan, 07:25ean istripua gertatu da Mañaritik Urkiolarako bidean. Furgoneta batek errepidetik irten eta erreietako bat oztopatu du. Ertzaintzaren patruila bat bertan dago momentu honetan, zirkulazioa kudeatzen. Errei bat zarratuta dago. Bestean, Otxandiorako norabidea duen erraiean, txandakako zirkulazioa ezarri dute. Istripuan ez da zauriturik egon.