D'Capricho taldeak musika kubatarra ekarriko du Mañarira uztailaren 19an

Joseba Derteano 2024ko uzt. 10a, 08:30

Emanaldia 20:00etan izango da, plazan.

Habanako (Kuba) Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen duten D’Capricho taldeak kontzertua emango du Mañariko plazan uztailaren 19ko barikuan, 20:00etan. Horrela, aurreko urteetan legez, Mañariko kaleak jarduerekin girotzen jarraitzen du udalak.

Ahizpa biek hartu-emana dute Euskal Herriagaz. 2010ean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Ongi etorri, Pupu eta Lore diskoko bost kantetan parte hartu zuten. Euren errepertorioan Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Xabier Lete eta Miren Agur Meabe sortzaile euskaldunen abestiak ere badaude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!