Mendizale bat erreskatatu dute Mañariko harrobien inguruan

Anboto 2024ko ots. 11a, 12:51
Argazkia: @bomberosbizkaia

Zauritua helikopteroz Iurretako basera eraman dute eta handik Galdakaoko ospitalera.

11:15 inguruan Ertzaintzak abisua jaso du Mañariko Andebaraieta auzoan, harrobien inguruan, pertsona batek istripua izan duela eta bizkarrean min hartu duela esanez. Iristeko eremu zaila dela iritzita, helikopteroz joan dira zaurituaren bila eta Iurretako basera eraman dute. Iurretatik Galdakaoko ospitalera anbulantzian eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!