Udal eta foru hauteskundeak

Mañariko EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du

Anboto 2023ko mar. 30a, 10:13

Gaur egungo alkate Ainara Otxotorena izango da alkategaia EH Bildutik maiatzeko hauteskundeetan.

Udal hauteskundeetarako hile bi eskas falta direnean, Mañariko EH Bilduk bere hautagaien zerrenda aurkeztu du. Ainara Otxotorena gaur egungo alkateak alkategai lez errepikatuko du. "Herriaren alde lanean jarraitzeko prest" dagoela adierazi du Otxotorenak: "Gura baduzue, hemen gaude herria hobetzen jarraitzeko".  

HAUTAGAIEN ZERRENDA

  1. Ainara Otxotorena Iriarte
  2. Aitziber Areitio Iriondo
  3. Endika Fernández Amesti
  4. Martin Uriarte Inzunza
  5. Garazi Etxebarria Bizkarra
  6. Unai Uribarri Artabe
  7. Irune Garitaonandia Etxebarrria
  8. Ivan Vega Alberdi
  9. Izaskun Gorostiza Oruna
  10. Mari Luz Gorostiza Arroitaonandia.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!