Endika Jaiok Mañariko Udala utzi du, hamar urteko ibilbidearen ondoren

Joseba Derteano 2021ko urr. 14a, 12:48
Endika Jaio eta Jose Ramon Uriarte.

Endika Jaiok Mañariko Udaleko zinegotzi kargua utzi du, arrazoi pertsonalengaitik. Joan zen asteko udalbatzarrean egin zen ofizial erabakia.

Legegintzaldi hasieratik horrelaxe erabakita zuela azaldu du, legegintzaldi erdira arte eutsiko ziola, eta orduan ipiniko ziola amaiera hamar urte iraun duen bideari; eta halaxe egin du. Lehenengo zortzi urteetan —legegintzaldi bi— Mañariko alkatea izan zen EH Bildutik; azkenengo bietan, zinegotzi lanetan ibili da.

Bere lekua Jose Ramon Uriarte mañariarrak hartuko duela iragarri zuten azken udalbatzarrean. Uriartek hurrengo udalbatzarrean hartuko du Jaiok zuen zinegotzi kargua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!