Launa Upategiko ardoek puntuazio bikaina lortu dute 'La semana Vitivinicola' aldizkari espezializatuaren 2020ko gidan

Anboto 2020ko abe. 5a, 14:14

Lau ardo 100eko puntuazino gorenetik gertu geratu dira. Honako hauek dira: 2016ko familia-selekzioko kriantza (95 puntu), 2015eko ardo erreserba (94), kupelean hazitutako 2018ko ardo zuria (95) eta 2017ko uztako Ikunus ardoa (97).

"100 puntuko gailurretik hain gertu geratu izanak poz handia eman digu. Produktuari sinesgarritasuna ematen dio ", adierazi du Unax Unzaluk, Mañariko familia bodegako salmenta arduradun eta kideak. 

'La semana Vitivinicola' aldizkaria sektoreko erreferentea da eta urtero gida bat ateratzen du -'SeVi Gida' izenekoa- ardoak kalitatearen arabera sailkatuz eta puntuatuz. Aurtengo gidan 305 upategitako 1.548 ardo eta 42 olio sartu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!