Saibigainen gudarien omenezko plakari eraso egin diotela salatu dute

Anboto 2019ko mar. 11a, 18:49

Mendizale batek adierazi du margoketekin topatu duela gaur goizean Saibigaineko gurutzea.

36ko kolpe faxistaren ostean hasitako gerra zibilean puntu esanguratsu bat izan zen Saibigaineko tontorra, Bizkaiko muga babesteko fronteetako bat izan baitzen. Bertan bizia galdu zutenen omenez plaka bat ezarria dago, gurutzean. Gaur, ezezagunek eraso egin diotela salatu mendi buelta egitera joan den herritar batek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!