Ainara Otxotorena izango da Mañariko EH Bilduren alkategaia udal-hauteskundeetan

Joseba Derteano 2019ko ots. 5a, 17:30

Otxotorenak 34 urte ditu, Magisteritzan Haur Hezkuntzako espezialitatea egina du. 2010etik Mañariko haurreskolan hezitzaile eta koordinatzaile lanetan dihardu.

2019ko urtarrilaren 14tik 27ra bitartean egindako barneko prozesu parte-hartzailean Mañariko EH Bilduren komunitateak  zerrendaburu izateko proposatu zuen Ainara Otxotorena Iriarte, eta hauteskunde batzordeak proposamena egin ondoren, bere burua prest agertu du alkategai izateko, araudiak ezartzen dituen beharrezko abalekin eta "komunitate osoaren babesarekin", EH Bilduk ohar batean informatu duenez. “Hurrengo lau urteetan herritarren parte- hartzea sustatuz eta kontuan hartuz lan egiteko asmoa azaldu du, denon artean egindako lanak emaitza hobeak lortzen baititu”, azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!