Gaur 152 urte jaio zen Ebaristo Bustintza 'Kirikiño'

Joseba Derteano 2018ko urr. 26a, 16:30

1866an, gaurko egun batez —urriak 26—, jaio zen Ebaristo Bustintza ‘Kirikiño’ Mañariko idazle, poeta, irakasle eta kazetari ezaguna. Etxanoa baserrian eman zuen umezaroa.

1899an, 33 urte zituela, Euskalzale aldizkarian kolaboratzaile hasi zen. Indarrik gehien Euzkadi egunkariko Euskal Atala zuzentzeari eskaini zion. Egunero argitaratu zuen idatziren bat 'Kirikiño' ezizena erabiliz, harik eta 1928an atala idazteari utzi zion arte. Abarrak liburua baino ez zuen argitaratu eta arrakasta handia izan zuen. Idazlearen asmo nagusia euskaraz irakurtzeko zaletasuna piztea zen, irakurleari irakurketa erraztuz. Bustintzak narrazioa landu zuen gehien bat, baina antzerkian eta poesian ere saiatu zen, Txelu Angoitiak egindako Mañaria Harrizko Herria liburuan jasotzen denez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!