Mañariko Udalak 606.000 eurotan murriztu du zorra 2011tik hona

Joseba Derteano 2018ko mar. 2a, 15:00

Orain zazpi urte 850.000 eurokoa zen eta gaur 244.000 eurokoa da.

Gerrikoa estutzea, obra erraldoiak barik egingarriak egitea, diru sarrerak handitzea eta auzolana sustatzea dira zorra murriztearen arrazoietako batzuk. “Azken urteetako kudeaketak Mañariko Udalak egun egoera ekonomiko osasuntsua izatea ahalbidetu du”, adierazi du Endika Jaio alkateak.Aurten 31.000 euro bideratuko dituzte zorra amortizatzera eta 2026rako dena ordaintzea espero dute.

2011n, aurrekontuaren zenbatekoaren %111 zen zorra; gaur egun, %27koa da. Iaztik hona %6 murriztu dute. Iazkoa urte gakoa izan zen. Zorra aurrekontu osoaren %35 edo gutxiago izan arte soberakina, legez, zorretara bideratu behar zuten. Iaz langa horretatik jaitsi ziren (%33) eta dirua beste helburu batzuetara bideratzeko aukera eskaini zion udalari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!