Mañariko plazako ‘eskeletoa’ eraitsi zuten 2002an

Jone Guenetxea 2018ko urt. 28a, 20:00
Martin Egia

2002ko martxoaren 26an, 13:00etan, eztanda entzun zen Mañarian. Baina, kasu honetan, dinamita harrobietan beharrean, plazan hamar urtez amaitu barik zegoen eraikinaren hormigoizko egituran jarri zuten.

Izan ere, egitura hori dinamitaz lehertu zuten eguerdian, 13:00etan. Horrela, herriko udaletxea izateko eraiki zuten egitura eraistea erabaki zuten. Hamabost urtez, hormigoizko ‘eskeletoa’ nork osatuko zuen zain egon zen. Askok eta askok gogoratuko dute sasoi batean Mañariko jaietan txosnen aterpe izan zela eraikina. Eraisketa egunean mañariar ugari batu ziren plazan, zahar zein gazte. ANBOTO astekariak Martin Egia argazkilariak ateratako argazkia kaleratu zuen bere 15. alean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!