Mañarian elkarteekin batuko dira, aurrekontuak osatzeko

Joseba Derteano 2017ko aza. 9a, 10:55

Aurrekontuak osatzeko, herriko kolektiboekin batzen hasi zen udala orain urte bi. Eredu horregaz jarraituz, aurten herriko elkarteekin landuko dituzte.

Herriko elkarteei gutun bana bidali diete asmoen berri emanez. Parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 15era arteko epea dute udalagaz hartu-emanetan jartzeko.

Bizkaiko Urtxintxa eskolaren aholkularitzagaz elkarlanean gauzatuko duten prozesua da eta helburu bi dituzte: elkarteen arteko elkarlana sustatzea eta iritzi zein beharrizanak jasotzea, eta udalaren eta elkarteen arteko harremana sendotzea.

Prozesua bi fasetan banatuko dute. Lehenengo, Urtxintxa elkarte bakoitzagaz harremanetan jarriko da. Gero, elkartekideekin hiru saio egingo dituzte. Ahalik eta elkartekiderik gehienekin egoteko asmoa erakutsi dute, diagnostikorik  onena egin ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!