Zergak eta tasak, oro har, izoztu egingo dituzte Mañarian

Joseba Derteano 2017ko urr. 11a, 10:45

2018ari begirako zergak eta tasak, oro har, izoztea erabaki dute. Azken udalbatzarrean ordenantza fiskalen berrikusketa egin zuten eta erabaki horren berri eman zuten.

Zaborren inguruko tasagaz zer egin pentsatu barik zuten oraindino. Hori zen salbuespenetako bat. Erabaki bat hartu aurretik aurtengo diru bilketaren datuak jaso eta aztertu gura dituzte. Frontoia erabiltzeagatik ordaintzen den tasa da moldatu duten gutxienetako bat. Herrian erroldatuta ez daudenek mañariarrek beste ordainduko dute 2018tik aurrera. Aurten arte 10 euro ordaintzen zuten eta zerga berriak indarrean sartzean zortzi euro ordainduko dute, Mañarian erroldatutakoen berdina. Legeak ez du uzten herritik kanpokoei gehiago kobratzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!