Garazi Etxebarriak “ilusioz eta errespetuz” hartu du kargua

Joseba Derteano 2017ko uzt. 14a, 10:35

Garazi Etxebarriak Ainara Areitio ordezkatu du Mañariko EH Bilduko zinegotzi moduan. Etxebarriak 32 urte ditu eta irakaslea da. Legegintzaldia amaitu bitartean, Euskara, Kirola eta Kultura arloko arduraduna izango da. “Ainarak lan oso ona egin du orain arte. Horregatik, errespetuz hartu dut kargua, baina baita ilusioz eta gogotsu ere”, azaldu du.

Areitiok agur gutun batean azaldu du erabakita zuela bigarren legegintzaldia osorik ez amaitzea. Lagundu dietenei zein herritar denei eskerrak emanez agurtu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!