Plan orokorra gairik gai azalduko dute gaur Mañarian

Joseba Derteano 2017ko eka. 20a, 10:00

Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokor (HAPO) berriaren lehenengo zirriborroa egin du. Udalbatzarrean hasiera onarpena eman aurretik, herritarren aurrean aurkeztuko dute gaur.

Lantegi tematikoak antolatu dituzte. Hau da, hiru batzar antolatu dituzte eta bakoitzean gai bat landuko dute. Denak udaletxean izango dira.

Lehenengo batzarra 15:30ean hasiko da eta jarduera ekonomikoen zein lurzoru industrialaren inguruan jardungo dute. 17:00etako batzarra natura ondarearen eta urbanizatu ezin daitekeen lurzoruaren gainekoa da. 18:30ean hasiko den azken batzarrean hiri-lurzorua (etxebizitza eremuak, aparkalekuak, bideak…) izango dute berbagai. Lantegi hauen bidez, proposamenaren gaineko hausnarketa egin gura dute denen artean, eztabaida bultzatuz, hurrengo hamarkadetako Mañaria zehazten lagunduko dien Plana osatzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!