Plan ekonomikoa bertan behera utzi dute, zorra gutxitu dutelako

Joseba Derteano 2017ko api. 5a, 09:10

Orain lau urte plan ekonomiko bat egin behar izan zuen Mañariko Udalak, zorpetze maila altua zuelako. Harrezkero, urtero “gerrikoa estutu” beharrean izan dira, Endika Jaio alkateak onartu duenez. Baina, orain, “egoerari buelta” ematea lortu eta plan ekonomikoa bertan behera utzi dute. Aho batez onartu zuten prozedura, martitzeneko udalbatzarrean.

Espainiako Gobernuko lege batek behartutako plan ekonomikoak aurrekontuetan sarrerak gastuak baino handiagok izatera behartzen zituen urtero, ondoren superabita zorren kreditua amortizatzera bideratzeko. Eta Aldundiari baimena eskatu behar zioten soberakinetik inbertsioak egiteko. Orain ez dute inoren baimenik behar. “Gure buruaren jabe egin gara berriro, eta egoera dezentean gaude”, dio Jaiok.

Plana egin zutenean, milioi bat euro ingurukoa zen udalaren zorra. Gaur egun 275.000 eurokoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!