Mañariko jolasgune berria segurtasun ziurtagiriaren zain

Joseba Derteano 2017ko ots. 15a, 11:30

Mañariko umeendako jolasgune eraberritua laster egongo da zabalik. Horretarako, pauso gutxi batzuk falta direla azaldu du Endika Jaio alkateak.

Jolasguneko lanik gehienak burututa, segurtasun neurri guztiak betetzen dituen egiaztatzeko ordua da, eta orain ziurtagiri hori lortzeko prozesuan sartuta daude. “Data zehatzik ezin dezaket eman, baina laster egongo da zabalik”, adierazi du Jaio alkateak. Kioskoa birmoldatu eta jolasgune bihurtu dute. Inguruan egurrezko hainbat jolas jarri dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!