Saibigaineko borrokalariak omenduko dituzte

Anboto 2017ko urt. 30a, 09:14

Gogora institutuak antolatuta, Gerra Zibileko hobietan topatutako hainbat gorpuzki omentzeko ekitaldia egingo dute gaur Elgoibarren, Duintasunaren Kolunbarioa deitu duten gunean.

27 pertsonen gozpuzkiak bertako hilerrian hobiratuko dituzte; 25 identifikatu bakoak dira, eta beste biak familiek hala erabakita sartuko dituzte Elgoibarren. Saibigainen topatutako gorpuzkiak ere hantxe hartuko dituzte, eta horregatik, Mañariko Udalak ordezkaritza bidaliko du.

Endika Jaio alkateak azaldu duenez, alderdi bakoitzetik ordezkari bat joatea erabaki dute. Horrela, alkatea bera eta EAJko beste zinegotzi bat joango dira ekitaldira. Bien artean hobiratuko dute gorpuzkiak batzen dituen kutxa.

Saibigain borrokaleku esanguratsua izan zen Gerra Zibilean, eta hildako ugari egon ziren. 2004an topatu zituzten han eroritakoen hezur batzuk. Elorrion, Zornotzan eta Otxandion ere egin izan dituzte indusketak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!