Mañarian auto bat errepidetik atera da eta ospitalera eraman dute zauritu bat

Anboto 2017ko urt. 14a, 00:05

Gaueko 22:30ak bueltan gertatu da istripua, Urkiolarako noranzkoan. Ertzaintzaren esanetan, zauri arinak izan ditu lagun horrek, baina ospitalera eraman dute.

Bestalde, elurra egin badu ere, Urkiolako mendatea zabalik egon da gaur, barikuan. Euskalmeten arabera, zapatuan okerrera egingo du eguraldiak, eta baliteke arazoak egotea zenbait mendatetan. Momentuz, Urkiolan kontuz ibiltzeko gomendioa eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!