Umeen nahiak ezagututa
2016ko udal aurrekontuan jasotako egitasmo esanguratsuenetakoa da kioskoarena. Herriko hainbat umegaz partaidetza prozesu bat landu zuten, euren nahi eta beharrizanak ezagutzeko. Jolasteko leku gehiago edukitzea izan zen ondorio nagusia, eta horri erantzunez dator kioskoa birmoldatzeko ideia. Udalak 85.000 euro gorde zituen inbertsiorako, Aldundiaren 24.000 euroko laguntza barne hartuta.
Bestalde, kiosko inguruan lehendik zegoen jolasgunea berritu dute, eta egurrez egindako txin-txaunak ere ipini dituzte.