Mari Domingi eta Olentzerori harrera, dantzan

Markel Onaindia 2016ko abe. 23a, 10:56

Bihar, mañariarrek dantzekin egingo diete harrera Olentzerori eta Mari Domingiri. 09:00etan hasita, plazatik auzoetara joango dira abesten, eta gero, 18:00etan, plazara bueltatuko dira. Hantxe agertuko dira Olentzero eta Mari Domingi. Harrera horretan helduko da koreografien txanda; asteetan zehar entseatzen ibili dira Andra Mari taldekoak, hainbat gurasoren laguntzagaz.

Txokolatada prestatuko dute, eta poteoa ere egingo dute ostean, tabernarik taberna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!