Negulekuak antolatu dituzte Gabonetarako

Markel Onaindia 2016ko abe. 16a, 10:10

Herriko umeek Gabonetako oporraldian aisialdirako aukera bat eduki dezaten, Negulekuak antolatu ditu udalak. Abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5era arte, askotariko ekintzetan disfrutatu ahalko dute ume mañariarrek.

Inskripzioa zabalik dago, eta datorren astelehena –abenduak 19– baino lehen eman behar da izena, udaletxean edota liburutegian. Bost egunerako prezioa 60 eurokoa izango da, eta bederatzi egunerako prezioa 100 eurokoa. Udalak azaldu duenez, gutxienez zortzi haurrek eman beharko dute izena jardunaldia aurrera atera ahal izateko.

Negulekuen ordutegia 09:30etik 13:00etara bitartekoa izango da. Egitaraua ere zehaztuta dute, eta anitzak dira proposamenak: jolasak, sukaldaritza tailerra, ginkana, Gabonetako arbola eta panpina sortzea... Aspertzeko ez dute betarik izango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!