Bizkarra zaintzen ikasteko aukera, Mañarian

Anboto 2016ko aza. 9a, 10:00

Santa Ursula nagusien elkarteak antolatuta, bizkarra zaintzen ikasteko aukera dago Mañarian.

Urrian hasi da ikastaroa, eta azaroan jarraituko du. Hain zuzen ere, gaur, hilaren 16an eta 23an. Arratsaldean burutuko da ikastaroa, 17:00etatik 18:30era bitartean, antolatzaileek azaldu dutenez.

Ikastaroan parte hartu gura dutenek jubilatuen egoitzatik pasatu behar dute izena eman ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!