Bestalde, udalak azaldu du BI-623 errepidearen argiztapena ez dela egokia, eta eremu horretan farola berriak ipiniko dituzte. Horrela, Kirikiño kalean eta plazan bertan igarriko da argitasun handiagoa.
LED teknologia
Ipiniko diren farola berriak kontsumo baxuko LED teknologiakoak izango dira, eta telegestio sistemagaz funtzionatuko dute. Horri eskerrak, elektrizitatearen gastu ekonomikoan beherakada egotea lortu gura du udalak.