The Romanticos taldearen kontzertua U2 tabernan

Anboto 2016ko ira. 21a, 10:07

Blues doinuak ailegatuko dira zapatuan Mañarira, U2 tabernan antolatu duten kontzertuaren harira. Izan ere, The Romanticos taldeak zuzenekoa eskainiko du 22:30ean hasita.

Iker Piris gitarrista tolosarraren taldea da The Romanticos. Musikan bere kabuz hasi zen Piris, baina urte batzuk pasata, Musikene goi eskolan ikasi zuen. Beragaz batera, Riky Ávila eta Adrián Carrera madrildarrek osatzen dute taldea. Bluesa, swinga edota rhythm&bluesa uztartzen dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!