Hainbat diru-laguntza argitaratu ditu Mañariko Udalak

Anboto 2016ko ira. 14a, 12:40

Mañariko Udalak hainbat diru-laguntza argitaratu ditu irailean, eta horrela, ikasturte berriaren hasiera eramangarriago egingo zaie hainbat herritarri. Euskara edota beste hizkuntzak ikasteko, eskolaz kanpoko jardueretarako, musika ikasteko, kirola egiteko, ikastetxeetara bidaiatzeko edota auzoetako argi publikoaren kontsumorako jaso ahalko dira diru-laguntzak.

Irailaren 30era bitartean eskatu ahalko dira laguntzak, udaletxean bertan. Udal webgunean dago aurkeztu beharreko dokumentazioaren inguruko informazioa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!