Mañariko balkoien lehiaketako sariak, emanda

Anboto 2016ko uzt. 13a, 11:30

Amaitu da balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa, eta eman dituzte sariak jada. Belen Iturriagaetxebarria eta Maria Luisa Gonzalez Audicana izan dira garaile, lehen eta bigarren postuetan, hain zuzen. 200 euro eskuratu ditu Iturriagaetxebarriak, eta 100 Gonzalez Audicanak.

Udalak antolatu duen lehiaketan zazpi herritarrek parte hartu dute. Dekorazioen originaltasuna, konplexutasuna eta sormena izan dira epaia emateko irizpideak.

Liburutegian, aldaketa
Bestalde, liburutegiak udan ordutegi murrizketa edukiko duela adierazi du udalak. 10:30etik 14:30era bitartean egongo da zabalik uztailean eta abuztuan; hori bai, abuztuaren 15 eta 16an eta hileko azken bi asteetan itxita egongo da liburutegia. Horrez gainera, iraileko lehen egunetan ere itxita egongo da; irailaren 19an zabalduko dute berriro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!