Herriko pilota txapelketako partiduak hasiko dira hilaren 16an

Anboto 2016ko uzt. 13a, 10:15

Herriko pilota txapelketak lehen pausoak emango ditu datozen egunetan. Izan ere, hilaren 16an kanporaketak hasiko dira, eta jai batzordeak izena emateko epea argitaratu du. Hilaren 15a, barikua, izango da izena emateko azken eguna, eta herriko tabernetan daude inskripzio-orriak.

Gizonezko zein emakumezkoek parte hartu ahalko dute txapelketan. Zapatuan jokatuko dira kanporaketak, 17:00etatik aurrera, 12 tantotara.  Finala Andra Mari jaietan jokatuko da, abuztuaren 15ean,  18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!