Herriguneko hainbat farola aldatuko ditu Mañariko Udalak

Anboto 2016ko uzt. 6a, 11:30

Herriguneko hainbat farola aldatzeko asmoa dauka udalak datozen hilabeteetan. Argiteriaren berriztapen hori  BI-623 errepidean, Kirikiño kalean eta plazan burutuko dutela adierazi du Endika Jaio alkateak. Farola berriak kontsumo baxuko LED sistemakoak izango dira; beraz, energia eta dirua aurreztea lortuko dute neurriagaz.

Asteon, martitzeneko osoko bilkuran hartu zuten erabakia udaleko ordezkariek. Horretarako, udal aurrekontuan diru transferentzia bat egitea onartu dute, partida batetik bestera. 72.000 euroko inbertsioa aurreikusi dute, baina Jaio alkatearen arabera, diru-laguntza deialdi batera aurkeztuko dute egitasmoa, eta horren bidez, finantziazioa lortzeko helburua daukate.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!