Astelehenean udalekuak hasiko dituzte, 33 umegaz

Anboto 2016ko eka. 24a, 13:00

Datorren astelehenean udalekuak hasiko dituzte Mañarian, 33 gaztetxogaz. Udalak sustatu eta Urtxintxa enpresak garatzen dituen udalekuek uztailaren 29ra arte iraungo dute.

Astelehenetik barikura egunero batuko dira, 09:30etik 13:00etara, eta askotariko ekintzak burutuko dituzte: herrian bertan eskulanak zein ur-jolasak egingo dituzte, besteak beste, eta ibilaldiak egitera ere irtengo dira. 3-10 urtera arteko umeek parte hartuko dute udalekuetan, eta adinaren arabera bitan banatuta egongo dira:  haur hezkuntzakoak eta lehen hezkuntzakoak.

San Juan jaia ermitan
Gaur San Juan eguna da, eta Mañariko izen bereko ermitan jaia egingo dute. Gaur eguerdian meza izango da, eta, ostean, Mañariko gaztetxoek dantza saioa eskainiko dute. Atzoko eta gaurko ekimenak Andra Mari Dantza eta Abesbatza elkarteak antolatu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!