Ekitaldi ugari aurreikusi dituzte egun horretarako. Besteak beste, Bilbo itsasontzitik ezagutzeko aukera emango dute. Arratsaldez egingo dute ibaitik zeharreko txango hori. Goizean, Bilbora sartu aurretik, Plentzia eta Gorliz herriak ere bisitatuko dituzte. Eguerdian, Artxandan bazkalduko dute.
10:00etan joango dira Bilborantz, eta 19:30 inguruan bueltatuko dira herrira.