Balkoi lehiaketan 7 lagunek parte hartuko dute

Anboto 2016ko eka. 9a, 09:11

Zazpi herritarrek parte hartuko dute balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketan.

Dagoeneko hasi dira etxe horietan prestatzen, eta hile hau daukate apaintzen amaitzeko. Gero, uztail erdi ingurura arte mantendu beharko dituzte dekorazioak.

Udalak antolatzen duen lehiaketa honetan, 200 eurokoa da lehen saria, eta 100 eurokoa bigarrena. Epaimahaiak dekorazioen originaltasuna, konplexutasuna eta sormena hartuko ditu kontuan, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!