Udalekuetarako begirale bila dabiltza Mañarian

Anboto 2016ko mai. 31a, 11:20

Herriko guraso talde batek astebeteko udalekua antolatu du, udalak eskaintzen duen zerbitzuaren osagarri lez.

Ekainaren 27tik uztailaren 1era bitartean garatuko da, 6-13 adin tartekoei begira, eta batez ere irteerak egitea euren asmoa. Dagoeneko hasi dira prestaketa lanetan, eta azaldu dute begiraleak behar dituztela. Interesa dutenek berramesten@txatxilipurdi.com helbidera bidali behar dute curriculuma, ekainaren 8a baino lehen.

Udalak antolatutako udalekuak ekainaren 27tik uztailaren 29ra burutuko dira, 3-10 adin tarteko umeei zuzenduta. Parte hartu gura dutenek ekainaren 10a baino lehen eman behar dute izena, udaletxean edo liburutegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!