Azoka eginez amaituko dute aste kulturala

Anboto 2016ko maiatzaren 20a

Mañarian aste kulturalean murgilduta daude, eta domekan emango diote amaiera XXI. Artisau, Elikadura eta Landare Azokagaz.

Gainera, ahuntz azpigorrien monografikoa ere egongo da ikusgai. 10:00etatik 14:00etara izango da ekitaldia, plazan. Gaur, kantu-potea eta bertso afaria edukiko dituzte 19:30etik aurrera. Bihar arratsaldean plater-tiroketa lehiaketaren txanda izango da, eta 19:00etan kontzertua eskainiko dute basilikan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!