Aste kulturalean murgildu dira Mañarian

Anboto 2016ko mai. 17a, 11:50

Astean zehar deneriko ekitaldiak egongo dira; gaur, esaterako, ortu urbanoen inguruko berbaldia egingo dute 18:30ean, liburutegi zaharrean.

Mañarian aste kulturalean murgilduta daude. Atzo hasi zuten egitaraua, Kurdistango egoerari buruzko hitzaldi bategaz, eta aste osoan hainbat ekitaldi garatu eta gero, domekan emango diote amaiera. Izan ere, XXI. Artisau, Elikadura eta Landare Azoka ospatuko dute. Gainera, ahuntz azpigorrien monografikoa ere egongo da ikusgai. 10:00etatik 14:00etara izango da ekitaldia, plazan.

Bihar, eguaztena, Hontza museoa doan bisitatu ahalko da, eta eguenean, umeentzako herri-kirol jokoak prestatuko dituzte 17:30ean hasita. Barikuan, kantu-potea eta bertso afaria edukiko dituzte 19:30etik aurrera. Zapatu arratsaldean plater tiroketa lehiaketaren txanda izango da, eta 19:00etan kontzertua eskainiko dute basilikan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!