Hontza museoa doan bisitatu ahalko da bihar

Anboto 2016ko mai. 17a, 09:00

Hontza museoko kideek azaldu dutenez, maiatzaren 18an, bihar, Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Mañariko museoak bat egin du ekitaldiekin. Horrela, egun horretan sarrerarik ez kobratzea erabaki dute; beraz, doan bisitatu ahalko dute interesdunek.

Gainera, 18an goizez ere zabalduko dutela iragarri du Enrike Huerta museoko presidenteak. Astegunetan, normalean, arratsaldez bakarrik egoten da zabalik, eta goizetan, ikastetxeetako bisitak jasotzen dituzte.

Hontzaz aparte, Durangoko, Elorrioko eta Berrizko museoek ere bat egin dute egunagaz.

3.600 bisitari
Museoaren balantzeaz galdetuta, Huertak azaldu du dagoeneko 3.600 bisitarien kopurua gainditu dutela. 2014ko azaroan zabaldu zuten natur zientzien museoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!