Mañarian gurasoak aktibatu gura dituzte, euskararen erabilera indartzeko

Anboto 2016ko mai. 3a, 10:10

Herrian euskararen erabilera indartzeko asmoz, gurasoak aktibatu gura ditu udalak. Umeen eredu direla kontuan hartuta, gurasoen hizkuntza ohituretan eragitea da helburua.

Ekimenetan parte hartu gura dutenei, udaletxean edo liburutegian izena emateko eskatu die udalak. Izan ere, programa bat martxan ipini aurretik, gurasoen partetik interesik ba ote dagoen jakin gura du.

Herriko administrazioak azaldu duenez, Mañariko parkeetan gaztelania asko erabiltzen da. “Guraso euskaldunak entzuten dira gaztelaniaz berbetan; haurrekin ez bada, gurasoen artean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!