Bide publikoen inbentarioa egingo du udalak

Anboto 2016ko apirilaren 25a

Mañariko Udalak herriko bide publikoen inbentarioa egingo du.

Prentsa oharrean diotenez, lanerako edo aisialdirako erabili diren bide horiek sarritan herritarren arteko “gatazka-iturri” ere izan dira. Arazo horiek konpontzeko asmoz burutuko dute inbentarioa. Udalaren arabera,  “garrantzi handikoa” da herritarrek ikerketan parte hartzea. Horregatik, hilaren 28an aurkezpena egingo dute, 19:00etan, udaletxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!