Launa upategira irteera egingo dute bihar

Anboto 2016ko api. 15a, 18:00

Hainbat mañariar Guardiara (Araba) joango dira bihar, Launa upategia bisitatzera. 09:45ean irtengo dira Mañaritik, eta iluntzera arte ez dira etxera bueltatuko.

Launa ardoak dastatu, upategia ezagutu, eta bertan bazkaldu ahal izango dute. Jai batzordekoek azaldu dutenez, trikipoteoa ere egingo dute.

Durangaldeko Unzalu eta Gaztelurrutia familiak ekoizten du Launa ardoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!