Hontza Museoa goizez eta arratsaldez zabalduko dute Aste Santuan

Anboto 2016ko mar. 22a, 09:26
Hontza Museoaren inaugurazioan ateratako argazkia

Martxoaren 24tik martxoaren 28ra  bitartean Hontza Museoa goizez eta arratsaldez zabalik egondo da. Museoaren arduradunek azaldu dutenez, "jai egunetan jende gehiago  ekintza kulturalak egitera animatzen denez, Mañarian dagoen Hontza Museoa ondorengo ordutegia zabalduko dugu". Goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.

Kirikiño kalean dagoen Natur Zientzien Museoan, naturako hainbat espezie ikusteaz gain, bisitarientzako arrakasta gehien dituzten tamaina handiko animaliak ikusgai daudedala gogorarazi dute museoko kideek: "Lehoiak, saiak, otsoak, eta kaimanak besteak beste, Hontza Museoko alerik erakargarrienak dira. Familiarekin edota lagunekin aste santuko jai egun hauetan eguna pasatzeko aukera paregabea".

 Informazio gehiagorako www.hontzamuseoa.eus

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!