Kantu-poteoan elkartuko dira herritarrak gaur arratsaldean

Anboto 2016ko mar. 18a, 11:15

Jai giroan murgiltzeko gogoa dutenek aukera itzela edukiko dute, gaur, Mañarian. Izan ere, kantu-poteoan elkartuko dira hainbat herritar, 19:30ean hasita. Tabernarik taberna ibiliko dira, trago batzuk hartu eta abesteko asmoz. Zenbait herritarrek eta tabernarik sustatu dute ekimena, eta Herriko tabernan ipini dute lehen geralekua.

Bestalde, apirilaren 16an, Launa upategira irteera egingo dute jai batzordeak antolatuta, eta, gaur arratsaldean, apuntatzeko aukera eskainiko dute. Plazan egongo dira txartelak saltzen, 19:00etatik 19:30era bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!