Zoru pelbikoaren inguruko ikastaroa egingo dute, martxoan

Anboto 2016ko mar. 2a, 11:00

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa egingo dute Mañarian, martxoko hainbat zapatutan zehar. Hain zuzen ere, martxoaren 5ean izango da lehenengo saioa, eta 12an eta 19an ere elkartuko dira partaideak.

Liburutegi zaharra ipini dute elkargune lez, eta 11:00etatik 12:30era bitartean garatuko dute ikastaroa.

Zoru pelbikoak aldaketak jasaten ditu urteetan zehar. Batez ere, haurdunaldiaren eraginekin lotzen da, baina emakume eta gizonek bestelako arrazoiengatik ere eduki ditzakete aldaketak. Mañariko saioen bidez, gorputzeko eremu hori indartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!