A-8ko bidesariaren auzia

Mañariko Udalak A-8ko bidesarien aurkako plataforma babestu du

Anboto 2016ko urt. 27a, 10:00

EH Bilduren botoekin egin du aurrera mozioak. EAJk alternatiboa aurkeztu du.

Julen Uribelarreak (EAJ) esan du euren alderdiko kideak Aldundiagaz batzartzen egon direla Gabon bueltatik hona, eta mozio hori dela egiten dioten eskaria. Erabiltzaileen "gastuak arintzeko neurriak" hartzea, hain zuzen. Adibidez, bonoak sortzeko ideia bota du.

Endika Jaio alkateak irakurri du plataformaren testua, eta EAJrentzat berbak eduki ditu gero: "Bilduk Gipuzkoan tarifa laua ipini eta sekulakoak entzun behar izan zituen". Uribelarreak adierazi du "gauza onak ekarri ahal" direla, "alderdikerietatik aparte".

Bestalde, EITBk EAJri eskainitako tartea salatu du Jaiok; telebista jeltzaleen Durangoko prentsaurrekoan egon zen astelehenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!