Durangaldeko bertso eskolak Bertso Trukea egingo du Barañaingo bertsolariekin

Anboto 2016ko urt. 13a, 09:34

Durangaldeko eta Barañaingo bertso eskolek Bertso Truke topaketa egingo dute, zapatuan, Mañarian. Errekondo tabernan batuko dira bertsolariak, 18:00etan, eta elkarrekin kantuan ibiliko dira lagunartean. Bertsolari gazteei eta plaza gutxitan dabiltzanei aukera ematea da egitasmoaren helburua, eta, bide batez, herrietan jai giroa sortzea ere bai.


Mañariko eta inguruetako bertsozaleek Errekondon dute hitzordua, beraz. Tabernako bertso saioaren ostean, seguru poteorako gogorik ez dela faltako.

Durangaldeko bertso eskolakoek Iurretan ere egin zuten topaketa, abenduan, Zarautzekoekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!