24 umek hartu dute parte Hontza Museoko tailerretan

Anboto 2016ko urt. 8a, 12:40

Hontzak antolatu dituen lehenengo Gabonetako tailerrek "arrakasta handia" izan dutela azaldu dute museoko arduradunek. Guztira, Mañariko 3 eta 10 urte bitarteko 24 umek hartu dute parte. Burutu diren ekintzak umeen gustukoak izan direla gaineratu dute.

Izan ere, Gabonetako oporrak aprobetxatuz,  bi egunez Mañariko umeak animalien mundura eskulanen bidez hurbildu dira. Museotik azaldu dutenez, "txikienek eskulanetan beraien sormena erakutsiz asko disfrutatu dutela ziurtatu dute".

Hontza

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!