Hontza Museoak Gabonetako tailerrak eskainiko ditu Mañariko umeentzat

Anboto 2016ko urt. 4a, 09:50

Mañariko Hontza Natur Zientzien Museoak herriko umeei zuzendutako tailerrak antolatuko ditu gaur eta bihar. Horrela, 3 eta 10 urte arteko umeek 10:30etik 13:30era natur zientzien arloan sakontzeko aukerako izango dute. 

Gaur, marrazki tailerra izango dute. Animaliak eredu bezala hartu eta marrazteaz gainera, animaliei buruzko jolasez gozatuko dute. Ondoren, Hodei gabe gelditu zen herria ipuina kontatuko diete. Bihar, udal liburutegian, Animalien mundua ezagutuko dute eskulanen bidez. Tailerrak doakoak dira eta izena emateko mezua bidali daiteke info@hontzamuseoa.eus helbidera, edo telefonoz deitu 94 621 65 55 zenbakira. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!