Hiru pertsona atxilotu dituzte harrobi bateko kamioietako 23 bateria lapurtu dituztelakoan

Anboto 2015ko abe. 22a, 15:44

Joan zen domekan, gaueko 21:00ak aldera Mañariko harrobi bateko alarma piztu zen, eta Ertzainak bertaratu egin ziren. Ertzaintzak azaldu duenez, harrobian hiru gizon aurkitu zituzten furgonetan enpresa horretako kamioietako 23 bateria zeramatzatela. Atxilotuek 38, 40 eta 46 urte dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!